XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Argitu arte ez diot nik inori sarrerarik ematen.

- Apereju ona ez zera zu, Nafarroatik etorri ta etxez jabetu!.

Biharamonean etxekoandreari gertaera pasaizua kontatu ondoan, etxe hartatik alde egitea hobe lukeela adierazten dio: - Ez, gaixoa erantzuten dio etxekoandreak; Jainkoak emandako gurutzea jasan behar du bakoitxak.

Denborarekin, beste edozein lani lotzen ziren Prointzian.

Ira (garoa) biltzen eta berdin sagarditan.

Gaurko egoera zortzi hamar urtez lortu da Udargin.

Herria ustutzen zijoan.

Frantzia eta Suiza aldeko oihan lanak erremin kiratsa utzi zuen oraiko gaztetan.

Ez zen, han ere, baratze guzia lore.

Beti gertatzen dena, batzuen izerdiaz beste batzuk balia.

Alpes menditako itzuliaren ondotik Prointziako lantegitako gurutze bidea.

Zortzietan lanera sartzeko sei ta erdietan, gutxienez, jeiki behar.

Trena hala autobusa hartu; ordu galduak.

Irabazirik ez eta lanean hasterako gastu bat egina.

Atsaldean lanetik atera ta, etxera orduko gaueko hamarrak.

Eta Udargi-ko neguak ez dira motorrean joan etorrika ibiltzekoak.